Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

TEKIN-LAB, Ekintzailetasuna Sustraietatik hasita

Guipuzkoa gipuzkoa.net
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Partaideak

Partaideak

Babeslea

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea. Gizartearen ikuspegitik arduratsua den lurraldea, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretan sortzen zaizkion erronkei era proaktiboan aurre egiten diena, lankidetzako estrategien eta alde askotako konpromisoaren bitartez, alderdi guztientzat balioa sortzen duten eta eraginkorrak diren irtenbideak eskainita, nabarmenak diren zein ukiezinak diren bere aktiboak kudeatuta eta aktibo horiek lurraldeari buruzko ikuspegi iraunkorrera begira antolatuta. Pertsonak, beren jokabide, gaitasun eta ezagutzekin batera, etorkizunaren giltza dira; haiek dira etengabeko eraldaketan oinarrituta gizarte eta  ekonomia lehiakorrago, bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat lortzeko beharrezkoa den jakintza sortu, erabaki eta transmititzeko gaitasuna dutenak.

www.gipuzkoaaldundia.net/eu/html/43/366.shtml

Proiektu barruan dauden erakundeak

  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - MONDRAGON UNIBERTSITATEA: Industri Antolakunatzako departamentua proiektuaren lider gisa izango da. MGEPek proeitkuaren kudeaketa eta diseinua eramango du aurrera. Proiektu honen helburuak lortzeko proiektuan parte hartzen duten beste aktore batzuen parte-hartzea ere bultzatuko du.

www.mondragon.edu/eu/gep

“Kultura ekintzailearen garapenean laguntzen”