TEKinLab proiektuak helburu zehatz bat du lortzeke: MGEPeko langile eta ikasleen artean ekintzailetasuna oinarritzen deneko baloreak lantzea, gai honekiko jakin-mina suztatuz eta lan egiteko aukera bezala ezagutzera emanez. Horretarako, ondorengo lan ildo nagusia identifikatu da:
Ekintzailetasunaren inguruko baloreak lantzea; azterturiko lan ezberdinetan oinarrituta eta urte betez TEKin taldeak izandako esperientzian oinarrituta, ekintzailetasunaren inguruko baloreen inguruko gabeziak identifikatu dira. Hori horrela izanik, proiektu honen baitan, balore klabeak identifikatuko dira eta hauek lantzeko material, saio eta baliabideak diseinatu eta prestatuko dira, hauen eraginkortasuna neurtzera iritsiaz.
TEKinLAB proiektua garatzeko diziplina ezberdinen arteko lan talde bat osatu da, perfil eta ezagutza arlo ezberdinetako pertsonak elkartu direlarik. Taldea, bost emakume eta gizonezko bakarrak osatzen dute, eta guztiak dira elebidunak, GFArekin euskarazko erlazio bat posible eginez.